viernes, 2 de diciembre de 2011

Txapelketaren eguna: Abenduaren 2an



Larunbatean txapelketaren eguna dugu! Ostiralean ia egun osoa eman genuen azken ukituak ematen gure proiektuei. Gainera DBH 3. mailako ikasleen eta irakasleen aurrean aurkeztu genituen gure proiektu tekniko, zientifiko eta robotak, beraiekin esperientzia partekatzeko, iruzkinak jasotzeko eta eskenatokian egotearen beldurra murrizteko. Gure lana oso ondo prestatuta dugu eta ea horrela adierazten dugun larunbatean! ZORTE ON FERROLEGO 1 ETA 2!

1 comentario:

  1. Ikasle guztiei zorionik zintzoena eman nahi dizuet, zuen gogo handiagatik, zuen lana handiagatik, zuen grinagatik, zuen ilusioagatik eta zuen sariagatik: "diseinu mekaniko onena". Dena dela nik badakit denok genuela finalera joateko itxaropena, oso ondo prestatuta genituelako atal guztiak eta hantxe oso ondo atera zitzaigulako... baina ikasi behar dugu nahiz eta ondo lan egin, batzuetan, ez dela posible... bizitako esperientzia aberasgarriarekin geratuko gara. Besarkada handia guztiontzat, bihotzez. Nagore.

    ResponderEliminar